• Español
  • Euskara
  • English
EGURETXE
TALDE TEKNIKOA
Juan Balenciaga: Goi arkitektoa
Enara Sanz: Arkitekto teknikoa / aparejadorea
Goiatz Sanz: Barne-arkitektoa / dekoratzailea
Bilal Chahboul: Obra burua

ESPERIENTZIA

Gure familiako lau belaunaldi aritu dira egurrarekin lanean. Hori da gure enpresaren bermerik onena. Hamabost urtetik gora daramagu arlo horretan lanean, eta penintsulako iparralde osoan zehar eraiki ditugu etxeak.

100 etxe desberdin baino gehiago izan dira; 100 familia baino gehiagori lagundu diegu beren ametsa egi bihurtzen.

BEZEROAREKIKO HARREMANA

Hogei urtez Bizkaiko enpresa batentzako aritu ginen etxeak egiten, modu esklusiboan, eta konturatu ginen bitartekariekin lan egiteak ez zigula bezeroa ondo ezagutzeko aukerarik ematen, ezta bere ideiak partekatzeko, ezta hain garrantzitsua zen proiektu hori garatzen lagundu eta bere ilusioaren partaide izateko ere. Eta hain zuzen ere horrela ulertzen dugu gure lanbidea; bezeroekin batera lan eginez.

Orduan erabaki genuen gure kontura lanean hastea, eta Eguretxe y Sanz sortu genuen. Orain, nahi baduzu, zuretzat lan egin dezakegu.

NEURRIRA EGINDAKO PROIEKTUA

Guretzat, bezero bakoitza berezia da. Bere beharrizanak aztertu eta bere gustuak kontuan hartzen ditugu, eta bakoitzari egokitutako proiektu pertsonalizatua egiten dugu, eremu eta araudiaren arabera.

Lan egiteko modu horren ondorioz oso harreman berezia sortzen da gure artean, eta sarritan, denon artean osatutako familia handi bateko partaide sentitzen gara.

BIZITZEN HASTEKO PREST

Sektore honetan gurea da ezer azpikontratatzen ez duen enpresa bakarra. Prozesu osoa dago enpresako langileen esku: Zimendatzea, fabrikazioa, muntaketa, elektrizitatea, iturgintza, saneamendua, arotzeria, eta abar.

Gaitasun handiko langileak ditugu; eta horrek lasaitasuna eta segurtasuna ematen du. Gu arduratzen gara guztiaz.

GURE MARKA PROPIOA

Lehengaia Europako iparraldeko herrialdeetatik lortzen dugu, baina ez dugu atzerriko marken produkturik banatzen.

Lehengaiaren eraldaketa-prozesu osoa gure fabrikan burutzen da.

IRAUNKORTASUN ETA INGURUGIROA

Eguretxe y Sanz enpresak ingurumen eta iraunkortasunarekiko konpromiso sendoa dauka.

Egurra isolatzaile natural eraginkorra da hotzetik eta berotik babesteko; horrek esan nahi du lehengai ekologiko eta kalitate handikoa erabiltzen dugula.